Larunbat goizean “El Secreto de sus txokos” delako gastronomia lehiaketaren bosgarren edizioa hartuko du Areetako Eskoletako plazak. Udalerri osotik heldutako 15 bat txokok parte hartzea aurreikusita dago (12k baieztatu dute jada). Jarduera, Udala Getxoko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko antolatzen ari den ekimenen artean kokatzen da, tokiko iturriek azaldu dutenez. Edizio berri honetan, txokoetako ordezkariek “Bakailaoa bizkaitar erara” prestatu behar izango dute. Epaimahaia osatuko dutenak, honako hauek: Aitor Elizegi, ospe handiko sukaldari eta bakailaoa prestatzen maisua; Txemi Santamaria eta Igor Ozamiz, Leioako eta Artxandako Ostalaritza Eskoletako ordezkariak, hurrenez hurren. Hala nola, “Giraldo” bakailao enpresako ordezkari bat. Lehiaketa 09:30ean hasiko da eta kazolak 13:00etatik 13:30 arte aurkeztu behar izango dira. Ondoren sari banaketari ekingo diote. Argazkian, Areatxu txokoko kideak (iazko irabazleak), Josu Loroño zinegotzia eta Imanol Landa alkatearekin / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!