Leioako urteko azken jaiak asteburu honetan Txopoetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 3a, 12:45

Bere jaiak ospatzen azkena da Txopoetako auzo leioaztarra, eta behar bezalako amaiera emateko Txopoetak hainbat ekintza dibertigarri antolatu ditu asteburu honetarako. Horrenbestez, 18:00etan, pregoia irakurri eta txupina jaurtiko du tokiko jai batzordean; indarrak hartzeko txorizo dastatze herrikoiari bidea emanez. Ordu erdi beranduago, txikientzako tailerrak izango dira eta, nagusiagoak direnentzat, poker txapelketa. Iluntzean bingoa jokatuko dute 20:30ean. Eta gauerako umeentzako playback lehiaketa (21:30) eta Galkerrek girotutako disko dantzaldia (23:00) prestatu dituzte. Goizaldeko ordu bietan bingoa egingo dute berriro. Azkenik, 05:00etan jarri dute ohera joateko ordua, "oraindik asteburu luzea gelditzen da eta". Bestalde, gaur, 17:30etik aurrera, Barikuetan Jai izeneko programa berriz bueltatuko da Leioara. Barandiaran institutuko patioan jinkana antolatuko dute ume eta familientzat. Argazkian, putxera lehiaketa izango da bihar / cc-by-nc-sa Jon Koldobika Arteaga.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako urritik abendura ostiralero jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Txopoetako jaien egitaraua:

Urriak 3, ostirala

18:00 Pregoia eta Txupinazoa jai batzordearen eskutik.
18:00 Txorizo dastatze herrikoia.
18:30 Txikientzako tailerrak.
18:30 IV. poker txapelketa.
20:30 Bingoa.
21:30 Umeentzako playback lehiaketa.
23:00 Disko dantzaldia Galkerren eskutik.
02:00 Bingoa.
05:00 Guztiok ohera, oraindik asteburu luzea gelditzen da eta!

Urriak 4, larunbata

09:00 Txupinazoa.
09:00 Txopoetako I. Putxera lehiaketan izena emateko epea zabalik (5 euro)
11:30 Umeentzako jolasak.
12:00 Kalejira auzoko tabernetan!
13:00 Azeriaren ehizara jolastera!
13:00 Igel-toka txapelketa.
15:00 Putxerak entregatzeko epea epaimahaikoek dasta ditzaten.
16:30 Putxeren sari banaketa.
17:30 Tute txapelketa.
18:00 Txikiak animatu Txopolinpiadetan parte hartzera eta ondo pasatzera!
20:00 Bingo.
22:00 Umeentzako mozorro txapelketa.
23:00 Dantzaldia Gaubelaren eskutik
02:00 Bingo.
05:00 Indarrak gorde, azken txanpa geratzen da eta!

Urriak 5, igandea

10:00 Txupinazoa.
11:00 Txikientzako puzgarriak.
11:00 Mikel Deuna omentzeko meza.
13:00 Leioako Musika Bandaren emanaldia.
13:15 Herri mokadua.
16:00 Mus txapelketa
17:00 Lehiaketan parte hartzeko tortillak entregatzeko momentua!
18:00 Herri kirolak.
20:30 Herri txokolatada
21:00 Bingo berezia.
22:00 Jai amaierako petardo-sorta, eskerrik asko guztioi eta hurrengo urtera arte
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun