Hainbat kazeta Europa Press albiste agentziaren iturriak aipatuz zabaldu dutenez, atzo kendu zuten Algortako Villaondoeta, Iparbide zein Ibaizabal kaleen eta Makaletako Etorbidearen arteko gunean agertutako plaka. Hala ere, ez dute zehaztu "garbiketa" Ertzaintzak, udal langileek edo bestelakoek egin duten. Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak herenegun eskatu zion Imanol Landa alkate jelkideari aurreko egunetan agertutako Eustakio Mendizabal Benito "Txikia" ETA erakundeko kidea, poeta eta euskaltzalea zena gogoratzen zuen errotulua "berehala" kentzea. Europa Pressek dioenez, eskaera berbera egin zuen Covite Terrorismoaren Biktimen Euskal Herriko elkarteak eta, horretaz gain, Espainiako Auzitegi Nazionalean salaketa aurkeztuko zuela iragarri zuen, "terrorismo goratze delitua izan daitekeen egileak zeintzuk diren argi dezan eta horien erantzukizun penala zehaztu". Argazkian, egunotan agertutako errotulua / © Getxoko PP.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!