Herri Kirolaren Eguna egingo dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 3a, 13:46

Larunbat honetan, urriak 4a, Herri Kirolaren Eguna ospatuko dute Algortako batzokiko jolasgunean. Itxartu Taldeak adierazi duenez, "urte asko dira aipatu jardunaldia burutzen dugula eta duela bi urte jokatu zen eta Bizkaiko Selekzioak irabazi zuen Euskadiko Sei Herrialdeetako XXIV. Txapelketan lanean aritu ginen Federazioari laguntzen". Bada, aurten, Bizkaiko Herri kirol eta Jokoen Federazioarekin batera, berriro ekingo zaio Herri Kirolaren Egunari. Bi zati ezberdinetan izango ditu, Bizkaiko bi txapelketak osatzen dutelarik. Biak ala biak Algortako batzokiko patioan izango dira. 12:00etan Bizkaiko Binakako Aizkolarien Txapelketa jokatu dute zortzi bikotek, tartean alpinista ere den Alex Txikon egongo dela. Eta ondoren trontzalari lau bikotek egingo dute "sustapeneko txapelketa". Argazkian, besteak beste, Keltse Eiguren Berdintasun zinegotzia (bigarrena ezkerretik) eta Jose Ignacio Isla Getxoko zinegotzi ohia eta Bizkaiko herri kirolen federazioko presidentea zena (eskuinetik lehenengoa), 2012ko irailaren 8an Algortako batzokian hartutako Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketan / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun