Bizkaiko Lurralde Auzitegiak 15 urteko kartzela zigorra jarri dio 26 urteko I.O.C. gizonezkoari, Algortako Bizkerre kale inguruko etxabe batean egindako festan izandako borrokan, 20 urteko beste mutil bat hiltzea egotzita. Gertaerak 2013ko maiatzaren 5eko goizaldean izan ziren, baina joan den irailaren 15ean hasi zen epaiketa, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Herri-epaimahaiak gaztea erruduntzat jo zuen aldeko zortzi botorekin eta kontrako bakarrarekin. Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren arabera, akusatuak biktima guraize batzuekin sastatu zuen. Epaimahairen erabakiaren ostean, Ministerio Publikoak akusatuarentzat 14 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen hilketa delitu batengatik. Bestalde, 20 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen akusazio partikularrak. Azkenik, defentsak absoluzioa eskatu zuen. Argazkian, Getxoko udaltzainak hilotz bat zaintzen artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!