Ebasketen berri izatean, Udaltzaingoak zaintzeko prebentzio operazioa jarri zuen martxan Fadura kiroldegiaren inguruan eta horretan kalez eta uniformez jantzitako hainbat poliziek hartu dute parte. Prebentzio lan horren ondorioz, pasa den irailaren 24ean Udaltzaingoak ondasunaren kontrako delituengatik polizia-aurrekari ugari zituzten beste hiru gazteri egotzi zizkien beste hiru bizikletaren ebasketan parte hartzea.
Udaltzainek ikerketa lanarekin segitu zuten aurrera eta horri lotuta, inguruko zaintzeko kameren irudiak ikusi zituzten eta gizon baten ezaugarri fisikoak zehaztu ahal izan zituzten, hau da 40 eta 50 urte bitarteko gizona, buruan ilerik gabekoa eta beste ezaugarri batzuekin. Era berean, ezaugarri fisiko antzekoetako pertsonei lotutako artxibo polizialak aztertu zituzten, Ertzaintzarekin eta inguruko udaltzainekin datuak trukatzen. Bigarren eskuko artikuluak saltzen dituzten establezimenduak eta web guneak ere bisitatu zituzten udaltzainek.
Getxoko Udaltzaingoak 43 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean, pasa den ekainaz geroztik 10 bat bizikleta ostea leporatuta. Tokiko Poliziak zabaldutako bertsioaren arabera, 09:45ean zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek ustekabean harrapatu du aipatutako gizona Getxoko Maidagan kalean zegoen bizikleta bat hartu duenean, zizaila batekin giltzarrapoa apurtu ondoren. Abisuaren ondoren, aipatutako ebasketen egilea harrapatzeko aurretik indarrean jarritako zerbitzuan parte hartzen ari ziren udaltzainak berehala bertaratu dira eta gizona atxilotu egin dute. Pasa den ekainean Algortan bizikleta batzuk ostu zituztela egiaztatu zen, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren polizia-etxeetan aurkeztutako salaketen datuak trukatu ondoren. Ostutako bizikleten bataz besteko balioa 1000 eurokoa zen. Delituek urduritasuna eragin zuten Fadura kiroldegiko erabiltzaileen artean, udal getxoztarraren arduradunek diotenez. Gaur goizean atxilotutako gizonaren inizialak F.G.R. dira eta ez du polizia-aurrekaririk. Mota honetako delituak edo beste batzuk ustez egiteko materialak atzeman dizkiote aipatutako gizonari eta une honetan ostutako bizikletekin zer egin duen ikertzen ari da polizia.