Datorren astean ere trafiko mozketak Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 3a, 19:36

Algortan, Andres Cortina eta Obispo Etxeandia kaleetan egingo diren asfaltatze lanak direla eta, atxikipenak gertatuko dira zirkulazioan urriaren 6tik 8ra arte. Astelehen eta asteartean, Andres Cortina kalea itxi egingo dute ibilgailuentzat, 08:00etatik 18:00ak arte, eta kale horretako aparkatzeko guneak ere libre utzi beharko dira, Getxoko Udalak zehaztu duenez. Horregatik, lanok eragina izango dute Andikoetxe kalean, Trinidad paretik aurrera (bakarrik Trinidad kaleko garajeetan sartu edo irteteko baimena izango da). Jarraian, astearte eta asteazkenean, Obispo Etxeandia kaleko bide-zorua saneatzeko lanak egingo dira, San Nikolasetik aurrera. Helburu horretarako seinaleztatu diren aparkatzeko guneak libre utzi beharko dira eta kalea itxiko da autoentzat, 08:00etatik 18:00etara. Bestalde, Algortako Etorbidean Iberdrolaren linea sendotzeko lanak amaitzeko, asteartean, urriaren 7an, Karitate kalea eta Ameztiko bidegurutzearen arteko tartean dagoen zamalanetako erreia asfaltatuko dute. Ondorioz, zati hori itxiko dute soilik ibilgailuentzat aipatu egunean, 08:00etatik eta egun osoan. Berriro irekiko da asteazkenean, hilak 8, aipatu tarteko seinaleztapena pintatzeko lanak amaitutakoan. Argazkian, Andres Cortinako errepide moztuta artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun