Joan den uztaileko Hirigintza eta Lehendakaritza komisioetan jakinarazi zitzaigun talde politikooi Gobernu Taldeak “Espazioetan Terrazak eta Barrak jartzea arautzen duen udal Ordenantza” berrikusteko duen asmoa.
EH Bildutik positiboki baloratzen dugu aukera hori; izan ere, gaur egungo Ordenantza zaharkitua egoteaz gain, zalantzarako tarte gehiegi uzten ditu eta ostalarien aldetik kexu asko egon dira horrek suposatzen dizkien zailtasunengatik. Hala ere, ezinbestekoa ikusten dugu Terrazen Ordenantza berria, horren zuzeneko eragina biziko dutenekin elkarlanean lantzea, modu parte hartzailean; udaleko Merkataritza Mahaian parte hartzen duten ostalariez gain, gainontzekoei ere aukera zabaltzeko. Horregatik, uztaileko komisioan eskatu genuen Gobernu Taldeak bilera ireki bi dei ditzala Algorta-Andra Mari eta Itzubaltzeta / Romo-Areeta zonaldeetako ostalariek informazioa lehen eskutik ezagutu eta nahi beste ekarpen egin ditzaten. Horrez gain, ostalariak ez diren, baina interesa duten auzokideei ere, zirriborro proposamena kontsultatu eta ekarpenak egiteko bideren bat zabaltzea eskatzen dugu. Argazkian, terraza bat Algortan, artxiboko irudian / © Getxoko Udala.