Larunbat eta igande hauetan, urriak 4 eta 5, Euskal Herriko Goitibeheren bigarren Kopa jokatuko da Erandion, goizez (10:00etatik 13:00etara) zein arratsaldez (15:00etatik 19:00etara). Izen-ematei dagokienez, gaur egin beharko dira horretarako denbora 21:00ak arte dagoela. Ibilbideak 0,9 kilometroko luzera dauka eta %10eko malda, Jon Astui Inertzia Kirolen Federazioko ordezkariak zehaztu duenez. Irteera hilerriaren bidegurutzean izango da, goitibeherek Altzaga ikastolara doan bidea hartuko dutela. Helmuga, berriz, Obieta eta Nafarroa Behera kaleen arteko zebrabidean jarriko dute. Bestalde, Pekelukas elkartearentzako dirua bilduko dute asteburu osoan zehar, euro bateko txartelen bitartez. Aipatu taldeak ileordeak egiten ditu, minbizia edukita kimioterapia ematen ari zaizkien 14 urte baino gutxiagoko umeak dituzten baliabide urriko familiei emateko. Argazkian, hainbat herritako jaietan ikuskizuna dira goitibehera jaitsierak / cc-by-sa Asier Arrate.