Erreakzio hauen aurrean, PNVko Udal Gobernuak plakak erretiratzeko agindua eman du. Algortako Ernaik, oso kaltegarritzat jotzen du PNVren jarrera, konponbidea blokeatu nahi dutenen alde posizionatuz eta euren aginduak betez Euskal Herrian martxan den prozesuak ez baitu aurrera egingo. Horregatik, PNVri gatazkaren konponbidean aurrerapausoak ematea exijitzen diogu, gatazkaren biktima guztien aitortzatik eta onarpenetik hasita.
Coviteren jarrera, berriz, tamalgarria iruditzen zaigu. Lotsagarria da benetan biktima eta biktimen errespetua arma politiko gisa erabiltzea, eta are lotsagarriagoa helburua konponbidea blokeatzea eta herri honen historiaren zati bat ezabatu eta ukatzea denean. Benetan higuingarri eta lotsagarria.
Plaken eta utzitako hutsunen argazki multzoa (cc-by-sa Algortako Ernai)

Algortako Ernai
Gudari egunean, irailaren 27an, Algortako kale eta plazak gudarien izenekin jantzita agertu ziren; bertan, plaka bana zegoelarik euren izena eta figura oroituz. Plakek, Estatuak eta Estatu bortizkeriak eraildako euskal militanteak omentzen zituzten: Juan Paredes Manot “Txiki” eta Angel Otaegi fusilatuak;