Wanted 2012 ideia lehiaketaren lehenengo saria irabazi zuen "Paisaia / Red: Getxo" diziplina anitzeko proiektuaren erakusketa ostiralean inauguratuko da Algortako Torrene aretoan. 31ra bitartean, erakusketa artistikoa ikusi ahalko da, euskarri ezberdinen bitartez, tartean ikus-entzunezkoak, Internet eta argazkigintza. Horien bidez, Getxoko paisaiaren hausnarketa proposatzen dute Karla Tobarrek eta Cristian Villavicenciok. "Entre horizontes hibridos" erakusketa "Paisaia / Red: Getxo" ekimenaren zati bat da, 2012an Getxoko Udalak Gazteria zerbitzuaren bidez deitutako “Wanted” ideia lehiaketa irabazi zuen diziplina artistiko anitzeko proiektuarena. Ekimenak “lokalizazio” kontzeptuan sakontzea bilatzen du (pieza artistikoa edo eszena zinematografikoa gauzatzen edo irudikatzen den gune fisiko bezala) eta paisaia hedatua-ren esparrura eramatea, non, gainera, leku horietan gertatzen diren giza harremanak eta jarduerak sartzen diren. “Proiektu hau eguneroko espazioa gure jardute artistikoarekin konektatzeko eta gauzatzeko era bat da”, azaltzen dute bere sortzaileek. Argazkian, erakusketaren zatia diren Portu Zaharreko jaietako fotogramak / © Karla Tobar eta Cristian Villavicencio.