Txoko irabazleak, ohiko Aixerrota oroigarriaz gainera, sukaldaritzako kalitatezko produktuak jaso zituen sari gisa, hala nola, bakailaoa erosteko bale bat, arrain hori prestatzeko errezeta liburua eta Leioako Ostalaritza Eskolaren oroigarriak. Bigarren eta hirugarren sariak ere delicatessen produktuak izan ziren, bakailaoaren errezeta liburua eta Leioako Ostalaritza Eskolako oroigarriak, hurrenez hurren.
Areetako Eskoletako plazan egindako bosgarren ekitaldian azpimarratzekoa izan zen parte hartu zuten "sozietateen arteko jai eta adiskidetasun giroa, hala nola, hurbildu zen jendetza, tartean turista atzerritarrak", udal iturriek azpimarratu dutenez. Horiek txokoek hamaiketakorako prestatu zituzten pintxo ezberdinak dastatu ahal izan zituzten.