Portu Zaharreko heriotza deitoratu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 6a, 17:08

Getxoko Udalak bere txakurra erreskatatzen saiatzean ito den gizonaren heriotza deitoratu du eta bere doluminak agertu dizkio familiari, tokiko erakundeak prentsa ohar baten bidez zabaldu duenez. Testuak jasotzen duenez, "gaur, astelehenean, urriak 6, Portu Zaharreko inguruan, bere txakurra erreskatatzen saiatzean goizaldean uretan sartu den 39 urteko gizonaren gorpua agertu dela eta, Getxoko Udalak bere heriotza deitoratu du, eta aldi berean, biktimaren familiari bere elkartasuna eta doluminak agertu dizkio". Gizona goizaldeko 1:15ean hasi dira bilatzen Ertzaintza, Gurutze Gorria eta larrialdiko zerbitzuek. Halere, goizeko 9ak arte ez dute topatu, jadanik hilotza zela. Zorte hobea izan du txakurra, 3:30ean erreskatatu dutena. Argazkian, Getxoko udaletxea artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun