
Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) bertso-ikasturtea abiatuko du bihar, asteartearekin. Ohiko taldeekin batera, hasiberrientzako talde bat ere martxan jarriko dutela iragarri du eskolak, eta interesatuei hurbiltzeko deia egin die. Ikastaroa bihar hasi eta ekainera arte luzatuko da, asteartero bi orduko saioak izango direla Algortako Karitate kalean dagoen Aldai Patronatoan, arratsaldeko 8etatik 10etara. Hitzen jolasa barrutik ezagutu nahi dutenek argibide gehiago nahi izanez gero 605 704 385 telefono zenbakira deitu edo
albegetxo[abildua]gmail.com posta elektronikora deitu dezakete. ALBE 1980 urtean sortu zen, Trino Azkoitia Andoni Iriondo eta Joseba Santxoren ekimenez. Egun, eskualdean 50 bat saio antolatzen ohi ditu urtean, bertsozale eta bertsolariak formatzearekin batera. Argazkian, ALBEko hainbat kide artxiboko irudi batean.