Getxo dastagai jarri dute udalerriko hainbat ostatuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 6a, 21:46

Getxo Enpresa elkarteak sustatuta, Getxo udalerriko 25 ostalaritza establezimenduk abiatu dute gaur Dastatu Getxo pintxo lehiaketaren IV. edizioa. Hilaren 19ko igandera bitartean, getxoztarrek eta inguruetako herritarrek ostatu horiek egindako pintxo eskaintza askotarikoa eta kalitate onekoa dastatu ahal izango dute, horretarako antolatzaileek zenbait ibilbide prestatu dutela, taberna eta jatetxeak kokatuta dauden zonaldea kontuan izanda. Lehiaketan parte hartzen duten taberna bakoitzean Euskolabeleko Gernikako piperrez edo Ibarrako piperrez egindako pintxo bat, erakusten dute barran, kristalezko erretiluan eta pintxoaren izendapena daraman txartel baten bidez ongi nabarmenduta. Aurten, Dastatu Getxoren IV.edizioko nobedade gisa, auzotarrek gogoko pintxoa aukera dezakete, Getxo Enpresaren webgunean bozkatuz. Horren truke, Getxo Enpresako bazkide diren establezimenduetan erabiltzeko 200 euroko “Opari” txartela irabazi ahal izango dute. Argazkian, Algortako Ekia tabernak aurkeztutako pintxoa / © Getxo Enpresa.

Dastatu Getxon parte hartzen duten taberna eta jatetxeen mapa

interior_diptico_baja
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun