Victoria Gutierrez algortarrak mendeurrena ospatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 6a, 22:48

Victoria Gutierrez Sedano auzokide algortarrak pasa den asteartean ospatu zuen urtebetze berezia, 100 urte bete dituela eta hainbat bisitari izan zuela. Besteak beste, senideekin batera, Imanol Landa Getxoko Alkatea, Elena Coria, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Foru Aldundiko ordezkari batzuen bisita jaso zuen Algortako etxean. Gutierrezek bizitza osoa eman du udalerrian eta hiru seme eta hiru alaben ama da. Oso familia ugaria du, ilobek, bilobek eta hereniloba batek osatuta. Osasun egoera ona du eta pozik eta ilusio handiz espero zuen bere urtebetetzearen ospakizuna. Alkate getxotarrak Aixerrotaren figura eta lore sorta bat oparitu zizkion. Argazkian, Victoria Gutierrez Sedano etxean eserita eta bisitariz inguratuta / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun