Seán Keane Irlandako folk musikaren erreferentea ostiralean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 8a, 12:16

Iraileko agenda kulturala oparoa izan bada... urriko agenda ez da atzean geratuko Sopelan. Ostiral honetan, hilak 10, Irlandako folk musikaren izenik handienetakoa izango dute bertan: Seán Keane handia. Hitzordua 20:30ean izango da, Kurtzio kultur etxean, eta sarrerak 4 euroan salduko dira. Udal sopeloztarreko iturriek azaldu dutenez, Seán Keane oso ezaguna da Irlandan eta folk-aren munduan. Herrialde horretako ahots berezigarrienetako bat da, eta abesti zoragarriak kantatzen ditu. Sopelako kontzertuan, ohiko abestiez gain, “Don´t teach me how to cry” single berria aurkeztuko du. Seanen ondoan, agertokian, Pat Coyne eta Fergus Feeley izango dira gitarrarekin eta mandocelloarekin, hurrenez hurren. Seanek bost instrumentu jotzen ditu eszenatokian: "tin whistle" edo txirula irlandarra, "low whistle", txirula eta harmonika, eta, kontzertu batzuetan, "Uilleann pipes" edo gaita irlandarrak. Bere musikak genero asko ukitzen ditu: tradizionala, sean-nós (estilo tradizionaleko kantu gaelikoa), country eta bluegrass. Argazkia: cc-by-nc-nd Oscar López González.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun