Bestalde, Sabino Arana Fundazioak “Goazen gudari danok” erakusketa aurkezten du. Zenbait udalekin eta beste kultur erakunde eta elkarte batzuekin elkarlanean, 1936ko irailean Zirardamendi Elgoibarko frontean hildako gudariei eta milizianoei — haietako asko jatorriz Bizkaikoak— gorazarre egiteko eratutako oroitzapen-ekitaldien programa ugari baten parte da. Arana Goiri batailoiko hamalau gudari hil ziren bertan, Juan Agirre (Mungian jaioa, baina Astrabuduako Udal Uri Batzarrean EAJn afiliatuta), Emeterio Llavori erandioztarra, Sabin Atutxa getxoztarra eta Eusebio Gaubeka leioztarra tartean.
Egitaraua:
Esan bezala, “Leioa 1936-1945: Giza eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” izeneko liburua ostegun honetan, urriak 9, aurkeztuko dute, 19:00etan, Kultur Leioako auditorioan). Izen bereko erakusketa, berriz, urriaren 9tik azaroaren 30era arte egongo da ikusgai Kultur Leioako erakusketa gelan sarrera doan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. “Goazen gudari danok” erakusketari dagokionez, urriaren 10etik 30era ikusi ahal izango da Kultur Leioako liburutegian. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, 10:00etik 13:00etara. Sarrera doan.
“Leioa 1936-1945: Giza eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” izeneko liburuaren aurkezpen publikoa aprobetxatuz (urriak 9, 19:00etan Kultur Leioako auditorioan) garai horretako historia biltzen duten erakusketa bi inauguratuko dituzte Leioan. Bide batez, altxamendu militar frankistaren ostean eta diktaduraren lehen urtetan, Giza Eskubideen urraketak pairatu zituzten leioaztar guztiak omendu nahi ditu Udalak, atzo egindako prentsaurrekoan Mari Carmen Urbieta alkateak adierazi zuenez.