Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen tokiko enplegua sustatzeko ekintzetarako diru-laguntzen deialdiaren markoan, hamar lanpostu berrien eskaintza publikoa egin du Leioako Behargintzak. Izena emateko interesdunak leioaztarrak izan behar dira eta Lanbiden inskribatuta egon, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Horretaz gain, diru-sarrerak bermatzeko errenta jaso edo honako baldintzaren bat bete behar dute: 35 urte edo gutxiago izatea; 45 urtetik gorako langabetua izatea (lan eskatzaile gisa inskribatuta, gutxienez, 6 hilabetez); iraupen luzeko langabetuak; gizarte bazterketa arriskuan egotea; ezgaitasunen bat izatea; familia ardura duen emakumea izatea; edo genero indarkeriaren biktima den emakumea izatea. Hamar lanpostu horiek beteko dituztenen kontratuak sei hilabeterako izango dira, lan jardunaldi partzialean. Auzo Laguntzaileentzako zazpi postu izango dira eta Salgaiak Hiri barrutik Garraiatzeko Zerbitzuarentzako hiru pertsona kontratatuko dira. Informazioa gehiago eskuratzeko; Behargintza Leioan (944 008 051) edota behargintza[abildua]leioa.net. Argazkian, Leioako Behargintza / © Leioako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!