Bilgune Feministak eta Topatuk prestatutako "
Arrakala, zirrikitu bat haitzean" dokumentala proiektatu eta horren inguruan solastatuko dira larunbat honetan, urriak 11, Altzagako azoka zaharrean. Hala ere, ekitaldiaren ordua atzeratzea erabaki du Erandioko Txoko Feministak: 11:00etan beharrean, 17:00etan izango da. Izan ere, aipatu eragileak zehaztu duenez,
Grebalariak Aske! plataformak bost orduko "Askegunea" deitu du goiz horretan Deustuko San Pedro plazan, Urtzi Martinez eta Jon Telletxea "Telle" gazteak, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean egondako istiluen erantzule izatea egotzita, espetxeratu nahi dituztelako. "Gure elkartasuna erakutsi nahian, bertan egotea beharrezkoa ikusten dugu. Horregatik aldatu dugu emanaldiaren ordua; elkartasun keinuren bat egin nahi duen edozein pertsona askatasun osoz Deustura joan ahal izateko. Beraz, Askegunea eta gero elkarrekin egoteko eta heteronorma lantzeko momentua izango dugu", azaldu du Erandioko Txoko Feministak. Argazkian, uztailaren 19an, Bilboko Areatza pasealekuak Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalari zigortuen aldeko aldarrikapena hartu zuen.