Ahal Duguk Getxoko taldea aurkeztuko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 8a, 18:50

Ahal dugu (Podemos) ezkerreko formazioa Bizkaian errotzeko prozesuaren barruan talde berriak sortzen ari dira, "herritarren parte hartzea errazteko eta pertsonengan eragina daukaten arazoak identifikatzen eta irtenbideak bilatzen lagungarriak izateko asmoz". Gauzak horrela, ostegun honetan, urriak 9, Getxo udalerri mailako batzar irekia egingo dute. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Eta, Ahal Duguren iturriek zehaztu bezala, "gaur egun politika egiteko dauden modu eta helburuetan norabide aldaketan interesa daukaten lagun guztiak" gonbidatu dituzte bertara. Argazkian, alderdia finantzatzeko ekaina bukaeran azoka txikia antolatu zuten Uribe Kostako taldeek / © Uribe Kostako Ahal Dugu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun