Berango-Merana ikastetxean 38.000 euroko konponketak egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 9a, 17:41

Orotara, 38.000 euro zuzendu dituzte Berango-Merana Eskola Publikoan egondako hobetze lanak egitera, udal iturriek jakinarazi dutenez. Diru horretako parterik handiena gimnasioaren zorua berritzeko erabili da. Lanak abuztuan egin dira, umeen oporrak aprobetxatuz. Itxitura ere hobetu da eta Haur eskola margotu egin dute. Gimnasioan egindako obrek dornadura zaharra kentzea eta kirol zoru berria jartzea barneratu dute, azaldu dute tokiko arduradunek. Zoru berriak akabera elastikoagoa du eta kirolak praktikatzeko, dantzatzeko eta tatami moduan erabiltzeko bereziki aproposa da. Horrez gain, eskolako itxitura hobetu da. Parte altuan lan egin da batez ere, Simon Otxandategi kaletik urrunago dagoen atalean. Han hesiaren zati batzuk apurtuta zeuden eta horregatik kendu egin da eta plastikozko akabera duen hesi berria jarri da. Era berean, haur eskola barrutik margotu, futbito zelaiaren ondoan kokatuta dagoen itxitura konpondu, eta beste lan txiki batzuk burutu dira. Argazkian, Berango-Merana ikastetxea / © Berangoko Udala.

"Lan hauek eskola hobetzeko egin dira. Ikastetxea ia guztiz berritu da azken urteotan. Berango-Merana eskolaren eraikuntza nagusiaren estalkia duela pare bat urte aldatu zen. San Marcos I eraikin osoa, Haur Hezkuntza barne-hartzen duena, birgaitu zen ere. Barrutik guztiz zaharberritu zen eta igogailu bat jarri zen", diote Udaletik. Gainera, eskolako sarbideak hobetu dira eta isolamendua eta elektrizitatearen instalazioa berritu dira. Atezainaren etxea ere desagertu zen, bere ordez bi batzar-areto eta ikasgela bat kokatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun