Kontratatzeko laguntzen deialdiak subentzionatzeko aurreikusten zituen 42 kontratuetatik, orain arte 10 egin dizkie Getxoko Udalak herriko langabetuei. Laster barru beste 9 kontratu gehiago egitea aurreikusita dago, tokiko arduradunek adierazi dutenez. Laguntzak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegua sustatzeko dituen tokiko jardueren artean kokatzen dira. Enpresa, saltoki eta profesionalei daude zuzenduta eta baita Lanbiden izena emanda duten udalerriko langabetuak kontratatzen dituzten Getxoko beste entitate batzuei ere. 19 kontratuetarako diru-laguntzen zenbatekoa 98.421 eurokoa da. Sei hilabeteko edo gehiagoko kontratuak egiteko laguntzak jadanik amaitu dira, baina hiru hilabeteko edo gehiagoko kontratuetarako laguntzak geratzen dira oraindik, horiek 2015eko otsailaren 28 baino lehen egiten badira (hiru hilabeteko 23 kontratu geratzen dira). Argazkian, Areetan paratutako elkartegian dago Getxolan / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!