"Euskal presoak etxera!" lelopean, ostiral honetan, urriak 10, ekitaldia izango da Algortako Telletxe plazan, 20:00etako kontzentrazioaren ostean. Horrekin batera, Aimar Hidalgo Lertxundi preso politiko ohi algortarra etxean daukatela ospatuko dute. Ekitaldiaren ostean, 22:00etan, afaria izango da Abian kultur elkartean. Txartelak 10 eurotan salgai daude jada Abian eta Hator tabernetan. Aimar Hidalgo abuztuaren 21ean zeharkatu zituen Herrera de la Mancha (Ciudad Real, Espainia) espetxeko ateak, askatasuna berreskuratuz. Egun, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) kideen artean, Algortako 11 bizilagun daude. Larunbatera igaroz, Alde Hemendik Eguna izango da herrian. Horrenbestez, 11:00etan jarri dute topaketetarako ordua Tellagorri plazan. 14:30ean, berriz, bertso-bazkaria (4 euro) izango da Abian herriko tabernan. Eta horren ostean, kontzertu ibiltaria (17:30) Algortako kaleetan zehar, Aizkorakada taldearen eskutik. Amaitzeko, Street Breed, Garrasika eta Bajo Presion taldeek joko dute (20:00) Getxoko Txorimalo gaztetxean. Argazkian, aurreko Alde Hemendik! Egun bat iragartzeko Algortako hainbat tokitan jarritako guardia zibil baten karikaturaren bidez salatu zuten Getxoko Udalak hainbat tasa ez diola kobratzen Algortako kasernari / © Algortako Ernai.