Sortuk herri asanblada egingo du iluntzean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 9a, 20:47

Gaur, arratsaldeko 8etarako, herri asanblada antolatu du Leioako Sortu alderdiak. Hitzordua Plaza Gorrian dagoen Kurkudi herriko tabernan jarri dute. Ezker abertzaleko erakunde politikoaren kideek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, "ezkertiar eta abertzalea den leioaztar orori zabalik dagoen ekimena" da. Asanbladan jorratuko dituzten gai nagusiak bi dira. Alde batetik, EH Bildu koalizioa eta fronte zabalaren eraketa eta, beste aldetik, datozen maiatzaren 24an burutuko diren udal eta foru hauteskundeak. Egunotan, Uribe Kosta eta Erandioko hainbat txokotan dihardute Sortuko kideek Leioakoa bezalako batzar irekiak antolatzen. Argazkian, Leioako Sortu alderdia 2013ko maiatzaren 3an aurkeztu zuten Leioako Plaza Gorrian / © Leioako Sortu.

Ekimeneko kartela

https://flic.kr/p/pj9haM

abed49300c20c8ee6fba7ebba6a04a17
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun