Helduentzako eskaintza "Potologuak" eta "Cabaret Chihuahua" lanek osatzen dute. Lehenengoak "Bodologuak" arrakastatsuaren formatua berriro hartzen du eta, bakarrizketen bidez, eguneroko istorio dibertigarriak gerturatuko dizkigu. Bigarrena, hilobiaz haraindiko umore musikala dugu. Azken horrek hemengo aldia egin duen eta arimen mundura kabaret xelebrera doan gizon gaztea du protagonista. Horrezaz gain, testurik gabeko adin guztientzako bi lan egongo dira: gorputz adierazpena ardatza duen "Carneros" ikuskizuna eta "Pa.Tí.N", koreografiak, antzerkia eta inprobisazioa uztartzen dituena.
Haur antzerkiari dagokionez, hiru kale ikuskizun egongo dira: "DJ Porru" musika berbena dibertigarria, "Mendizaleak" pailazoen lana eta ipuin animaliak biltzen dituen "Zoozoom" muntaia. Haurrentzako ikuskizuna beste lan birekin osatzen da: "Opera abeslaria" antzerkia eta musika uztartu eta gaztetxoek operaren mundura eramaten duena, eta "Sutondoan", txotxongilo eta itzalez baliatzen dena euskal mitologia publikoari gerturatzeko.
Zurrumurruen kontrako ekimenak
Aurten, gainera, antzerki arineko egitaraua egongo da lehenengo aldiz. Guztira, gehienez minutu dirauten 10 muntaia antzeztuko dira. Lan guztiak Algortako kultur etxean izango dira hilaren 12an eta 19an. Halaber, Antzerki Jardunaldiek Getxoko Udalak zurrumurruen kontrako estrategiak hedatzen dituen baloreei atxiki zaie. Horren bitartez kultura arteko eta estereotipo negatibo edo aurreiritzirik gabeko Getxo baten aldeko apustua egin nahi da. Hori guztia dela eta, jardunaldietan antzezkizun bat eta zenbait ekintza izango dira.
Horrela, urriaren 18an, larunbata, 12:00etatik 13:30era, bakarrizketak izango dira Areetako Xake plazan, Eskoletako plazan eta Itzubaltzeta / Romon. Hurrengo egunean, ordutegi berberan, eszenatokiak Algortako Telletxe plazan, Basagoiti Etorbidean eta Portu Zaharrean izango dira. "Gogoratu, bakarrizketa komiko eta familiarren bidez, zurrumurruen eta ideia faltsuen arriskuak agerian utziko dituzte eta baita aurreiritziak eta estereotipo negatiboetara eramaten dituzten ondorioak atera baino lehen informazio gehiago edukitzearen beharra ere", azaldu dute udal iturriek.
Bestalde, ostiralean, urriak 17, 19:00etan, "El nuevo vecino" ikuskizuna ikusi ahal izango da, Algortako kultur etxean SOS Arrazakeriaren eskutik. Antzezpen parte hartzailea eta dinamikoa da, eta horretan publikoa istorioaren partea izango da, zuzenduz eta erabakiak hartuz. Obrak auzo batean sortzen diren arazoak erakutsiko ditu eta horiekin gure kaleetan aurki daitezkeen arrazakeria mota desberdinak eta zurrumurruak eraiki eta zabaltzen diren era ere utziko ditu agerian. Helburua da arrazakeria zuzenenarekin eta bortitzenarekin batera, finagoa den beste bat ere existitzen dela, identifikatzeko eta aurre egiteko zailagoa.
Sarrera doakoa izango da, baina interesatuek zurrumurrurikez[abildua]getxo.net posta elektronikoarekin harremanetan jarri beharko dute, sarreren kopurua zehazteko.
Getxoko Antzerki Jardunaldien egitaraua:
Urriak 11, larunbata
Algortako San Nikolas plaza.
13:00 Sarrera dohainik.
"Carneros" (Organik)
(testurik gabe, adin guztientzat)
"P.A.T.I.N." (Helena Golab)
(testurik gabe, adin guztientzat)
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola.
20:00 Sarrera: 10 euro.
"Potologuak" (Txintxeta)
(euskaraz; helduentzat)
Urriak 12, igandea
Algortako San Nikolas plaza.
13:00 Sarrera dohainik.
"DJ Porru" (Kiliklon)
(euskaraz; haurrentzat)
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola.
18:00 Sarrera: 5 euro.
"Opera abeslaria" (Deabru Beltzak)
(euskaraz; haurrentzat)
Urriak 18, larunbata
Algortako San Nikolas plaza.
13:00 Sarrera dohainik.
"Mendizaleak" (Tomaxen Abenturak)
(euskaraz; haurrentzat)
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola.
20:00 Sarrera: 10 euro.
"Cabaret Chiuaua" (Teatro Mutante)
(gaztelaniaz; helduentzat)
Urriak 19, igandea
Algortako San Nikolas plaza.
13:00 Sarrera dohainik.
"Zoozoom" (Markeliñe)
(euskaraz; haurrentzat)
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola.
18:00 Sarrera: 5 euro.
"Sutondoan" (A-Teatral)
(euskaraz; haurrentzat)
Sarrerak
Saltokiak: Kutxabanken orotarako kutxazainak, www.kutxabank.es web orria, Algortako Kultur Etxea (Villamonte kalea A-8), 944 914 080 telefono zenbakia eta Andrés Isasi Musika Eskolako txarteldegia (ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenagotik).