"Altzaga auzoa. Herri langile bat Bilboko itsasadarrean" izenburupean gutxi gorabehera bi orduko ibilaldia antolatu du larunbat honetarako, urriak 11, Erandioko Udalaren Kultura Sailak, Europako Ondarearen Jardunaldiekin bat eginez. 11:30ean Irailaren 23a plazatik (udaletxe ondotik) abiatuta, hasteko, sarrera txiki bat egingo da bertako eraikinik esanguratsuenaren, Jauregi baserriaren, bitartez, toki horren jatorria ezagutzeko, XVII. eta XVIII. mendeen artean nekazaritza-ustiapena izan baitzen. Jarraian, Altzaga auzoko langileen etxebizitzak aztertuko dira; herri hori XIX. mendearen amaieran berreraiki zen osorik, bertako eta inguruetako industrien langileei ostatu emateko. Udal iturriek ohartarazi dutenez, izen-ematea derrigorrezkoa da. 944 890 140 edo 946 025 891 telefono zenbakian eska daiteke informazioa eta erreserba egin. Plaza-kopuru mugatua da. Irteera-ordua baino 15 minutu lehenago etortzea eta identifikazio-txartelen bat ekartzea gomendatzen dute. Argazkian, itsasadarra Erandio parean / © Erandioko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!