Herritarren kexu eta aldarrikapenak ere izan ditu hizpide Getxoko EH Bilduk: "sortzen dituen gastuak diru publikoaz ordaintzeagatiko kexua, zergak gainontzeko herritarrak bezala ez ordaintzeagatiko kexua, inguruko auzokideei sortzen dizkien arazoak, justifikatu gabeko polizia kontrol bortitzengatik sufritu beharrekoa... Azken urteotan gainera, herri barruan (Villamonten, Euskal Herria kalean...) egindako justifikatu gabeko kontrolak areagotu egin dira" .
Guardia Zibilaren kuartel-etxeari buruzko mozioa (pdf)
Badira hiru urte baino gehiago ETAk su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa adierazi zuela. Baina, oraindik orain, igande honetan, urriak 12, Pilarreko Ama Birjina bere patroiaren eguna ospatuko dute Algortako Arene kaleko kuartel-etxean bizi diren guardia zibilek. Hori dela eta,