Aurreko ikasturtean abian jarri zen proiektua da "Behin batean...". Horrekin,
Leioako Udalak herritar boluntarioen sarea bultzatu nahi du haurrei, ipuinen bidez, bake kulturaren baloreak transmititzeko eta eurekin lantzeko; hala nola, indarkeria eza, berdintasuna, elkartasuna, aniztasunarekiko errespetua, gatazken ebazpen baketsua… "Oso harrera ona izan zuenez, Leioako Udalak eta
Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroak (GEUZ) hitzaren zuhaitzaren bigarren edizioarekin jarraitzea erabaki dute", adierazi dute tokiko iturriek. Aurten istorioa errepikatu egingo da, ipuin-kontalari izan nahi dutenek Marina Apariciok zuzendutako prestakuntzan hartuko dute parte, ibilbide luzea egina duen aktoresa profesionalarekin, hain zuzen. Ondoren, iazko ipuin-kontalarien taldearekin elkartuko dira, eta denek elkarrekin teknika hobetzen jarraituko dute. Behin prest daudenean, konpainia biran joango da ipuin-kontaketak oparituz herriko zenbait ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei eta "tourné"-a jarraituko dute Gabonetako Ipuin-kontaketa Maratoia protagonizatuz Kultur Leioan. Parte hartzeko baldintza bakarrak gogoa, Leioan erroldatuta egotea eta urriaren 23tik aurretik izena ematea dira. Argazkian, ipuin kontaketa saioa eskualdean / © Gorlizko Udala.