Neguriko etorbidean eta Algortako Alango kalean egingo diren asfaltatze lanak direla eta, atxikipenak gertatuko dira zirkulazioan datorren asteko astelehen eta asteartean, urriak 13 eta 14, Getxoko Udalak zabaldu duenez. Astelehenean, Neguri etorbideko 8. zenbakiaren parean kaleko goranzko bidea itxiko da ibilgailuentzat, Darío Regollos biribilgunearen parean, bidezorua saneatzeko lanak egiteko, 09:00etatik 19:00etara. Halaber, helburu horretarako seinaleztatu diren aparkatzeko guneak libre utzi beharko dira. Bestalde, bidezoruko saneatze lanak egingo dira Alango kaleko zenbait lekutan (Anbulatorio aurrean, Alangoetako bidegurutzean eta gasolindegi parean). Horregatik, kalea itxi egingo da ibilgailuentzat, Foruak kalearen paretik, 08:00etatik 18:00etara. Horregatik, lanok Alangora irteten diren kaleetan ere eragina izango dute: Martikoena, Alangoeta eta Alangobarrin. Udalak seinaleak errespetatu eta kokatu litezken saihesbideekin adi ibiltzea eskatu du. Barkamena ere eskatu du sor litezken eragozpenengatik. Argazkian, Algortako errepide bat moztuta artxiboko irudian.