“Euskal kulturaren eta Getxo bizilekutzat hautatu duten pertsonen kultura aniztasun handiaren arteko zubiak eraikitzean eta kultura arteko topaketak erraztean datza ekimena”, nabarmendu du Elena Coria Immigrazioko Unitateko zinegotzi arduradunak. Familiek, bazkaria partekatzeaz gain, beren errealitateez eta esperientziez mintzatzeko aukera ere izango dute, etxekoen arteko gune informalean. Horietan normalean harremanik ez duten eta erreferentzia generikoez eta estereotipoez ezagutzen diren pertsonak elkartu ahal izango dira. “Mintzatzeko, hobeto ezagutzeko eta herri berean bizi garen pertsonen arteko zubiak eraikitzeko guneak sortzera lagundu nahi da”, gehitu du zinegotziak.
Iaz 16 bazkari
Iaz Getxon bizi diren 130 pertsonak hartu zuten parte 16 bazkaritan. Horietan bertoko familiek mahaia partekatu zuten Filipinetako, Peruko, Bolibiako, Senegaleko, Argentinako, Ekuadorreko, Rumaniako eta Uruguayko familiekin. Esperientzia iaz azaroaren 17an egin zen, egun berean, Europako hainbat tokitan. EAEn (Getxon, Basaurin, Bilbon, Ermuan eta Gasteizen) guztira 200 familiek eta 100 dinamizatzailek hartu zuten parte, orotara, 800 bat lagunek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.