"Tresna horren bitartez, balizko bezeroei, produktu eta zerbitzuen bilaketa erraztu nahi zaie, merkataritza zentro edota kate handietara jo ez dezaten; eta, aldi berean, herriko saltoki txiki eta ertainean erosiz, bertako ekonomia berrindartzen lagundu ahal dezaten", azaldu dutenez. Planetafan izeneko plataforman, herritar eta bisitariek udalerriko merkataritza eta aisiarako eskaintza kontsultatu dezakete. Hau da, erabiltzaileak, aurkitu nahi duen produktu edo zerbitzu zehatz bat, bere kokapenetik gertueneko zein saltokitan eros dezakeen ikusiko du, eta establezimendu horretan promozioren bat dagoen jakin ere bai: deskontu, zozketa, berrikuntza, jarduera, eta abar...
Gainera, erabiltzaileak, berari interesatzen zaizkion establezimenduak hautatu ditzake, hauen promozioen berri jasotzeko soilik, eta interesatzen ez zaizkion produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzea ekidinez, herriko saltokiei, bezero kate fidel bat sortzeko aukera emanez horrela.
Herriko merkataritzaren batura
Bizkaia ez da sistema hau ezarri duen probintzia bakarra. Gipuzkoako eta Arabako beste zenbait udalerritako eskaintza komertziala ere topatu ahal izango dugu, besteak beste, Azpeitia edota Laudiokoa. Gainera, urte honetan zehar autonomi erkidegoko gainontzeko udalerritan ezarriko da. Modu honetara, Euskadiko merkataritza lokal guztia, euskarri batean elkartu eta herri mailako ekonomia, modu bateratu batean sustatu ahal izateko.