Getxoko Poesia Kluba abiatuko dute etzi Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 13a, 12:39

Asteazken honetan, urriak 15, "Versadas" Getxoko Poesia Kluba abiatuko da. Ekimen horrek, udal liburutegiek antolatuta eta bertoko Sotavento kultura elkarteak bultzatuta, poesia-zaleak biltzea du helburu nagusia. Saioak Algortako kultur etxean, Villamonten, 19:00etan, izango dira hileroko hirugarren asteazkenean eta bertan klubeko kideak bilduko dira poesia entzun eta poesiaz mintzatzeko. Jarduera irekia da "Versadas" eta horretara edozein pertsona joan daiteke, izena eman edo aurretiko baldintzarik izan gabe. Saioak ordubetekoak izango dira, gutxi gorabehera, eta bi zatitan banatuko dira. Lehenengoak, poeta jakin bat izango du ardatza eta bigarrenean, zaleek haiek beraiek idatzitako edo beste egile batzuen poemak irakurri edo errezitatu ahal izango dituzte. Pertsona orok parte hartzeko aukera izan dezan, partaide bakoitzak poema bat edo horren zati bat irakurri ahal izango du, gehienez 40 bertso osatu arte. Fede Merino olerkari getxoztarrak, "Peregrino de Urdaibai" eta "Amanecer en el muelle de Ereaga" obren egileak, zuzenduko ditu saio guztiak. Argazkian, inaugurazio-saioan Gabriel Arestiren obra izango da ardatz / cc-by-sa euskalliterarura.wikispaces.com. Gabriel Aresti.

Urtean zehar honako egile hauek jorratuko dira: Blas de Otero (azaroaren 15ean), Juan Ramón Jiménez (abenduaren 17an), Teresa de Jesús (urtarrilaren 21ean), Dulce Maria Loynaz (otsailaren 18an), Gloria Fuertes (martxoaren 18an), Federico García Lorca (apirilaren 15ean) eta Emily Dickinson (maiatzaren 20an).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun