Bere semeak orain gutxi UKBERRI.NET agerkari digitalari baieztatu dionez, agertu egin da desagertuta zegoen Algortako 74 urteko emakumea. Kazetarien galderei erantzunda, onik dagoela esan du. Maria Begoña Santiago Ortuzar algortarra joan den asteazkenean arratsaldeko 14:00ak aldera atera zen etxetik, eta orduz geroztik, etxekoek ez zuten haren berririk. Senitartekoek salaketa jarri zuten berehala ertzain-etxean. Horretaz gain, emakumea desagertuta zegoela zabaldu zuten sare sozialen bidez bere senide eta lagunek. Familiarrek egindako larrialdi deiak oihartzun handia izan du egun hauetan paperezko komunikabide eta digitaletan zein Internet sareetan. Argazkian, desagertutako emakumea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!