Isusko Arias kazetari algortarrak Igeriketa Federazioaren saria jaso du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 13a, 13:34

Espainiako Igeriketa Federazioak 2013-2014 denboraldiko "Kirol eta Gizarte Komunikazioaren Saria" eman dio Isusko Arias Barrutia Eitb.eus-eko kirol kazetari algortarrari, "Enfermos del balón amarillo" izenburuko waterpoloko blogari esker. Waterpolo jokalari izandakoa eta entrenatzailea ere bada. "As" egunkaria eta Teledeporte ere saritu dituzte. Eitb.com-ek berak zabaldu duienez, saria banatzeko ekitaldia ostiral arratsaldean egin zen Madrilen, Espainiako Batzorde Olinpikoaren egoitzan. Ekitaldian, 2014ko kirolari onenak ere saritu zituzten. Esaterako, Mireia Belmonte, Ona Carbonell, Jennifer Pareja eta egun Champions Leagueko txapeldunak diren taldeak; hots, CN Sabadell, emakumezkoetan, eta At. Barceloneta, gizonezkoetan. Argazkian, Isusko Arias lanean / (© EITB).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun