
Neguriko Leioa Hiribidea eta Valentín Gorbeña kaleetan egingo diren asfaltatze lanak direla eta, atxikipenak gertatuko dira zirkulazioan asteazken eta ostegun honetan, urriak 15 eta 16.
Getxoko Udalak zehaztu duenez, asteazkenean, Leioa Hiribidea itxiko dute ibilgailuentzat, 08:00etatik 18:00etara. Makaleta Etorbideko bidegurutzean dagoen biribilgunearen zati bat asfaltatzeko lanak egingo dira hasteko. Toki horretan kontuz ibili beharko da zirkulazioarekin, beharginek seinaleekin antolatuko dute eta. Jarraian, kalean zehar bidezorua saneatzeko lanak egingo dituzte, eta horregatik zirkulazioa alboko kaleetara desbideratuko dute. Bestalde, asteazkenean bertan Valentín Gorbeña kaleko lanak hasiko dira prestatzen, eta asfaltatzea ostegunera arte luzatu daiteke. Kalea itxi beharko dute autoentzat lanak egiten diren bitartean. Udalak kokatu litezken saihesbideekin adi ibiltzea eskatu du. Barkamena ere eskatu du sor litezken eragozpenengatik. Argazkian, Algortako errepide bat moztuta artxiboko irudian.