Osasun Saila eta Osakidetza edukia lantzen ari dira, Ebola birusak eragindako infekzio-egoera jarraitzeko Batzorde bat sortu da EAEn, eta "beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko dira" birusa eraginkortasunezko kontrolatu eta jarraitzeko.
Gainera, "Osakidetzako profesionalei prestakuntza handiagoa emango diegu, beren segurtasuna gure helburu nagusia baita", esan du Osasuneko sailburuak.
Azkenik, Darpónek berriro aipatu duenez, "egoera honetan, prestakuntza eta informazioa funtsezkoak dira, eta lanean ari gara prest egoteko eta pertsona guztiei segurtasuna eta lasaitasuna emateko, bai osasun-langileei, bai gainerakoei".
Ebola birusari buruzko galde-erantzunen txostena (pdf)
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko adituek Ebola birusari buruzko galde-erantzunen txosten bat egin dute herritarrei zuzenduta, informazio "objektibo, argi eta zientifikoa" emateko. Dosierrak gaixotasunari buruzko informazio xehatua ematen duten 14 galde-erantzun ditu, eta edonoren eskura dago Osakidetzaren eta Osasun Sailaren webguneetan. Gainera, ahalik eta informazio gehien emateko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko,