Joan den iraileko osoko bilkuran Algortako auzokide batek Getxoko Udaltzaingoak berarekin izandako jarrera salatu zuen Imanol Landa alkatearen aurrean. Emakumeak abuztuan udaltzaingoari dei egin zion kexu bat luzatzeko. Bere bertsioaren arabera, deiari erantzun zion udaltzainak ez zion "behar bezalako arretarik" eskaini eta "memelo bat bezala" tratatu zuen. Horrelako gertaerek zein aurretik salatutako beste zenbaitek "Gobernu Taldeak udaltzaingoaz egiten duen kudeaketa zalantzan" jartzen du,
Getxoko EH Bilduren ustez. Horregatik, Lehendakaritza Batzordeko urriaren 21eko bileran aipatutako "auzokidearen deiaren inguruko ikerketa zabaltzea, udaltzaingoaren protokoloen eta funtzionamendu sistemaren inguruko azterketa egitea eta hurrengo komisioan ikerketaren emaitzak aurkeztu ditzala" eskatuko du koalizio ezkertiarrak. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren komisariako koordinazio zentroa / ©
Getxoko Udala.