Ostiral honetan, urriak 17, beste kontzertu interesgarri bat izango da Sopelako Kurtzio kultur etxean, 20:30ean (sarrerak 5 euroan):
Espaloian musika taldea. Espaloian proiektua
Itoiz taldearen bost jarraitzailek sortutako ideia da. Eta helburua da haren musikak zuzenean daukan freskotasuna, edertasuna eta indarra jendeari erakustea. Euskaldun guztiona den Itoiz taldearen musika ondarea ezagutarazi nahi du Espaloian taldeak, “Lau teilatu” abestitik harago. Adin guztietako jendearengana iritsiz, eta batez ere gazteengana. Horretarako, Itoiz taldeak zuzenean zeukan magia berreskuratzen saiatuko dira emanaldietan. Espaloian proiektuan, besteak beste, Gatibu taldeko Haimar Arejita (gitarra) eta Gaizka Salazar (bateria) daude, gehi Alex Arana (ahotsa eta gitarra), Dani Asua (baxua) eta Ander Ertzilla (saxofoia eta koruak). Argazkia: © Espaloian.