Ignacio Uriarteren aburuz, Udalaren eta Royal Caribbean konpainiaren artean ezarritako elkarlana “lankidetza eredu ona da, helmugaren hobekuntzan eta bisitariek adierazten duten gogobetetasunean eragina baitu. Halaber, oso aukera ona da udalerriaren sustapen ekonomikorako, turistek Getxon egiten duten gastua handitzeko lagungarri izan daitekeelako”.
Datuak
Guztira, Udalak kontratatutako 7 autobusek, behar bezala identifikatutako ibilgailuek, 52 bidaia egin zituzten, Algortan eta Areetan geldialdiak eginez. Irteerak 30 minuturo egin ziren eta ibilbidea honako hau izan zen: Kirol Portua, kale Nagusia (urrian Bizkaia Zubia), Telletxe, Kirol Portua. Turismo Bulegoak zerbitzua luzatu zuen irailaren 25ean eta 26an, bidaiariak Ereaga aldera hurbiltzeko asmoz.
Egunaren erdiko orduetan eskatu zuten gehien zerbitzua. Bien bitartean, 20:00etatik aurrera turistek eskatzen zutena, Internet-konexioa zuten establezimenduak eta afaltzeko eta dantza egiteko lokalak. “Ekimen honi buruz egiten dugun balantze positiboak”, gehitu du Ignacio Uriartek, “zerbitzua hobetzera animatzen gaitu, hala nola, Getxora heltzen diren turistak hobeto artatzeko tokiko enpresen eta merkataritzaren inplikazio handiagoa lortzera”.
Welcome Getxo
Itsas geltokiko zabalgunera heldu aurretik, bisitariek udalerriko turismo eta merkataritzari buruzko informazio osoa eskuratu zuten, hala nola itsas-bidaiarientzat bereziki prestatutako “Welcome Getxo” izeneko argitalpen berezia. Turista gehienak Erresuma Batuetatik eta Estatu Batuetatik heldu ziren eta, portura heldutakoan bere interes handiena, azkeneko orduko erosketak egin eta gure gastronomiako produktuak dastatzea zen.
2014ko denboraldi honetan zerbitzua 2.146 bidarientzat edukiera duen “Celebrity Infinity” itsasontziari eskaini diote, “lo geldialdia” egin duenari (operazio horrek atrakalekuko egonaldiaren denbora hirukoizten du, zerbitzua erabiltzea errazten duelarik). Ontzi-konpainiak, bere aldetik, bidaiariei 23 autobus eskaini zizkien (hoietariko batzuk egokituak), Bilbora zihoazenak eta geralekua Bizkaiko Zubian zutenak.
Irailaren 15etik urriaren 8ra bitartean, “RCC Infinity” itsasontzian Getxora heldu ziren 615 turistak erabili zuten bidaia ontzien kaia udalerriko merkataritza-guneekin lotzeko Udalak jarritako autobus zerbitzua. Ignacio Uriarte Turismo zinegotziak aipatu duenez, datu haiek "baieztatzen" dute Royal Caribbean Celebrity Konpainiaren “RCC Infinity” bezalako ontzietan datozen bidaiariak direla gure udalerria bisitatzeko aukera gehien dutenak, "gaua kaian atrakatuta igarotzen baitute". “Denboraldi honetan, gainera, ontzi-konpainiak berak gure udalerria bere bezeroentzat oso aukera ona dela baieztatu du, eta horrexegatik, autobus zerbitzu hori eskaini die. Gure zerbitzua erabili dutenak (615) eta konpainiak eskainitakoa erabili dutenak (1.737) batzen baditugu, guztira 2.427 turista dira garraiatuak izan direnak. Oso datu ona, iazkoa baino %200 handiagoa baita”. Argazkian, Itsas-bidaiariak autobusez Areetan / ©