"Egunkaria"-ren itxiera ez da gertaera isolatu bat izan. Aurretik "Egin" egunkaria eta irratiarekin gertatu moduan, hainbat komunikabideren itxierarekin (egunkari, irrati, webgune...), adierazpen askatasuna, iritzi eta informazioa askatasuna eta oinarrizko beste hainbat giza eskubide ere urratuak izan dira herri honetan. Komunikabideak itxi dira eta jazarpen egoera larriak eman dira, tortura kasuak, kazetarien auzipetzeak, urteetako espetxe zigorrak...
Guztiak gogoratu nahi ditugu gaur. "Egunkaria"-ri loturiko berri ona ospatzearekin batera, geure elkartasuna adierazi nahi diegu Euskal Herriaren aurka irekita dauden gainerako auzi politiko eta prozesuetan auzipetuak edota espetxeratuak jarraitzen duten euskal herritar guztiei. Lehenbailehen eta baldintzarik gabe kalean izan behar dute, eta horrela aldarrikatzen jarraituko dugu LABetik.
LAB sindikatua