Bizilagun horietatik, 6.500 bat elkarte horietako kide dira. Elkarteek aurten guztira 50.500 euroko udal diru-laguntzak jaso dituzte beren jarduerak aurrera eraman ahal izateko. Horien bitartez, aipatutako kideak zahartze aktiboaren erreferente bihurtu dira eta jarduerak mota askotakoak izaten dira, esate baterako, ikastaroak, gimnasia, yoga, txapelketak, dantzaldiak, txangoak eta abar. “Oso pertsona aktiboak dira, kezka eta interes ugarirekin eta kudeatzeko ahalmen handiarekin”, nabarmendu du Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. “Pertsona nagusien partaidetza sustatzen segitu nahi dugu, Legegintzaldi Plangintzan agertzen denez”, gehitu du Coriak. “Pertsona nagusiekin batera lan egiten ari gara, ez beraientzat. Beraiek dira protagonistak eta Udalak lagundu egiten die. Oraingoan behar izan dituzten gauzetan lagundu diegu”, amaitu du zinegotziak.
Hiru elkarteek hitzordu honetarako argitaratutako informazio foiletoa izango dute asteburuan, BECen banatu ahal izateko. Nagusi Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da.
Ibar Nagusien Etxea Elkartea
Ibar Nagusien Etxea Elkartea 1987az geroztik Itzubaltzeta / Romoko Nagusien Etxea kudeatzen duen elkartea da. Bere helburua adinduen ongizatea hobetzea da, antolatzen dituzten jardueren bitartez. Horiek beren bizi kalitatea hobetzera eta astia era sortzailean eta partaidetza aktiboarekin bizitzera laguntzen dute. Elkarteko kideak igandean, urriak 19, egongo dira BECen. Bertan gimnasia saio bat egingo dute. “Aurrera eramaten ditugun jardueren erakustaldi txikia izango da. Era aktiboagoan parte hartu ahal izateak ilusioa egingo ligukeen baina ezin izango da, antolakuntzaren gaiengatik. Urte asko daramatzagu lanean eta oraingorako kolaboratu dugu BECera joateko”, azpimarratu du José Miguel Fernández de Martikorena elkarteko buruak.
Urtealaiak
Urtealaiak Getxoko Nagusiak elkartea 1995ean sortu zen Andra Marin, pertsona nagusien garapen integralean eta premia espezifikoetan beren jardueren bitartez laguntzeko. Elkarteak tai-jiko eta aulkian egindako yogako saioak erakutsiko ditu, hilak 17, ostiralean, BECen. Juango Quiñones, Urtealaiak elkarteko presidentearen iritziz, “hiru elkarteek batera parte hartu ahal izatea hasiera ona da etorkizunean beste ekintza batzuk aurrera eraman ahal izateko. Gainera, guretzat poztasun handia da Udalak BECera joateko erraztasunak eman izana, gu ezagutzera emateko eta beste entitate batzuek egiten dutena ikusteko eta ikasteko ere balio izango duelako”.
AJANE
AJANE 2013an sortu zen Algortan, adinduen lankidetza eta partaidetza errazteko eta beren astia era aktiboan betetzeko hainbat jarduerak antolatzeko. Larunbatean izango dira BECen eta han Getxoko eta elkarteak antolatzen dituen ekintzetako argazkiak erakutsiko dituzte. Horrekin batera, hurbildu nahi duten pertsonentzat gimnasia saio bat eskainiko dute. “Guretzat oso esperientzia ona da. Lehenengo aldiz Getxo eta berton egiten duguna erakutsi ahal izango dugu; hiru elkarteak elkartuko gara, hori irizpideak batzeko lehenengo urratsa izango da eta hori oso ona delakoan gaude”, adierazi du Carlos Hernando presidenteak.