
Kilika (Barakaldo eta Portugalete), Zalla eta Algortako bertsolari eskolak aurrez aurre izango dira Bizkaiko Zubian larunbatean (urriak 18), 12:00etan, bertso-desafioaren bigarren edizioan. El Transbordador de Vizcaya eta Getxoko Udalaren laguntzarekin, parte hartzaileek Bizkaiko Zubiak dituen bi terrazetatik abestuko dute, "gizon-emakume guztien ondarea den monumentuaren irudia zabaltzeko, baita bertsolaritza gure kulturaren parte garrantzitsua ere". Areetako partean ALBE Algortako Bertsolari Eskolakoek botako dituzte bertsoak, eta Portugaletekoan Barakaldoko eta Portugaleteko bertso eskolek osatzen duten Kilika Bertso Eskolakoak eta Zallako Eskolakoak arituko dira. Eskoletako gaztetxoek protagonismoa izango dute eta Fredi Paya algortarra izango da gai-jartzailea. Publikoak txalaparta erakustaldi batekin ere gozatu ahal izango du, UKTEST elkartearen laguntzari esker. Argazkian, ALBEko hainbat kide artxiboko irudi batean.