Bizkaiko Garraio Partzuergoak adjudikatu berri ditu Urdulizko pasonibela desagerrarazi, Metro Bilbaoko linea inguru horretan lurperatu eta geltoki berria eraikitzeko lehenengo lanak. BGPko Kontseilu Nagusiak atzo egindako bilkuran Bombardier European Investments enpresari esleitu zioten herri lanak seinaleztatzea. Eskaintzaren balioa 450.000 eurokoa da. Proiektu osoaren kostea, baina, askoz handiago izango da. BGPren aurreikuspenen arabera, 21 milioi euro bideratuko dituzte trenbidea lurperatu eta geltoki berria egiteko. Horretarako, lanak hasi eta 18 hilabetez jardungo dute. Euskal Trenbide Sarea (ETS) izango da obra zibilaren eta trenbidea eta katenaria jartzeko arduraduna. Finantziazioari berriz, BGPk egin beharko dio aurre, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erdibana emandako aurrekontutik. Argazkian, Manu Tejada BGPren zuzendaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusi eta BGPren presidentea eta Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendaria BGPren agerraldi batean, artxiboko irudian / © Bizkaiko Foru Aldundia.