Urte amaiera arteko prestakuntza plana prest dauka Getxolanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 16a, 12:52

Getxolan Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuen bitartez, urteko azken hiruhilekorako prestakuntza-plana aurkeztu du Getxoko Udalak. Ekintza horiek edozein sektoretako udalerriko enpresa txikiei eta enpresa sortzeko prozesuan murgilduta dauden ekintzaileei zuzenduta daude, haien profesionalizatzea handitzeko eta lehiarako egoera hobetzeko, tokiko arduradunek azaldu dutenez. Enpresa-kudeaketaren inguruko alderdi anitzei buruzko prestakuntza-tailerrak egingo dira, hurrengo gaien arabera antolatuta: salmentak, sare sozialak, komunikazioa eta elkarlana, finantzak, fiskalitatea eta datuen babesa. Arlo bakoitzaren barruan, hainbat modulu independente diseinatu dira, 2 eta 4 orduren arteko iraupenekoak, enpresei parte-hartzea errazteko. Informazioa eskatzeko eta izena emateko, Getxolanera jo behar da. Tel: 944 660 140, getxolan[abildua]getxo.net eta www.getxo.net/getxolan. Argazkian, Areetan paratutako elkartegian dago Getxolan / © Getxoko Udala.

"Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatutako Valora proiektuaren barruan, berariaz merkataritzako sektoreari zuzendutako ekintza bat ere garatuko da, hau da, merkataritza ingurunearen enpatia mapa, Getxoko bezeroen tipologia aztertzera bideratuta dagoena", azaldu dute udal agintariek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun