Herri-Lan Brigadarako lan-poltsak osatzeko deialdia Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 16a, 13:32

Sopelako Udalak Obra Brigadako langileen ofizial eta peoien kategoriako lan-poltsa bana sortzeko lehiaketa-oposizioaren prozesua deitu du. Izena emateko epea 2014ko urriaren 24an itxiko da. Deialdiaren helburua ofizial eta peoien kategoriarako bi lan-poltsa eratzea da, lehiaketa-oposizio sistemaren bidez. Kategoria horietako tokiak jabetzan betetzeko hautaketa-prozesua burutu arte balioko dute, horietan aldi baterako zerbitzuak emateko lan itun pean kontrataturiko langile gisa. Hain zuzen, Sopelako Udalaren lantaldeko behin-behineko lanpostu hutsak, aldi baterako programak edo ordezkoak betetze aldera, zehaztu dutenez. Oinarriak eta eskabide orria eskuratzeko www.sopelaudala.org webgunera jo daiteke. Informazio gehiago: herritarrak[abildua]sopelana.net / 944 065 500 / Herritarren Arretarako Bulegoak (Sopelako Udaletxea eta Larrabasterrako Sopelarin bulegoa). Argazkian, herri-lanak artxiboko irudian / © Urdulizko Udala.

Obra Brigadako langileei dagozkien eginkizunak bete beharko dira zerbitzuak ematen direnean, Udalak horretarako erabakiko duen lanaldian eta ordutegian, ofizial eta peoi kategorietan betiere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun