SOCINFO Informazioaren Gizartea Fundazioak diploma batekin aitortu du
Getxoko Udalak informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak ezartzeko egindako lana, "barruko kudeaketa-izapide zein herritarrekin dituen harremanetan", tokiko agintariek jakinarazi dutenez. Epaimahai handi batek, instituzio eta enpresa ordezkariek eta “Sociedad de la Información” aldizkariaren irakurleek osatutakoak, aipatu kudeaketa aintzat hartu eta Getxoko Udalari “Pais Vasco 2014 Sociedad de la Información” sarietako bat eman dio. Sari banaketa atzo, urriak 15, izan zen Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren areto nagusian, “Sociedad de la Información en el País Vasco: hacia la recuperación” mintegia amaitu ostean. Argazkian, ezkerretik eskumara, José Garcia Méndez “Sociedad de la Información” izeneko aldizkariaren zuzendaria, Kepa Miñambres Llona Getxoko Udaleko Kalitate eta Informazioa Sistemen zinegotzia eta Javier Aranberri Miranda Getxoko Udaleko Informatika arloko arduraduna / © Getxoko Udala.