Martxa nordikoa praktikatzeko aukera egongo da Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 16a, 14:23

Urriaren 19tik martxoaren 15era bitartean, "nordic walking" edo martxa nordiko ikastaroak izango dira Gorlizen. Udal iturriek adierazi dutenez, guztira, sei saio izango dira: aipatutako bi egunetan zein azaroaren 23an, abenduaren 21ean, urtarrilaren 18an eta otsailaren 22an. Ordutegiari dagokionez, 10:00etatik 12:00etara egingo dituzte, Gorlizko Turismo Bulegotik (Eloisa Artaza 1) abiatuta. Hain zuzen, bertara jo beharko dute izena eman nahi dutenek. "Nordic walking" edo martxa nordikoa, Finlandiatik datorren kirol bat da, Ipar Europan oso ezaguna eta mundu osoan zehar oso azkar hedatzen ari dana. Iraupen-eskia elurrik ez zegoenean praktikatzen zuten kirolariek egiten zuten entrenamenduetan oinarrituta dago diziplina hori. Bastoi berezi biren laguntzarekin martxa egitean datza, ibilera pausu tekniko batekin, horrela muskulu talde handiago bat landuz. Edozein adin edo forma fisikoa duten pertsonek praktikatu ahal dute kirol hau. Antolatzaileek aipatu dutenez, ez da aurretiazko ezagutzarik behar. Ikastea erraza da. Argazkia: cc-by-nc-sa Nordic Walking Treviso.

Ekimenaren kartela

GORLIZKO KURTSOAK
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun