Kalekantuka ibiliko dira igandean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 17a, 12:37

Ohiturari jarraituz, "kalekantuka" ibiliko dira igande honetan, urriak 19, Leioan, Taberna Ibiltaria taldearen laguntzaz. Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, eta "Leioa zabaldu euskarari" programaren barruan kokatutako ekintza hau: "herriko tabernak jendez betetzea du helburu, euskal kantak abesten diren bitartean", udal arduradunek zehaztu dutenez. Ibilbidea hurrengokoa izango da: Bulebarra, Ikeabarri plaza, Euskal Etxeen plaza eta Udondoko Bulebarra. "Abesteko eta edateko gogoak baino ez dira behar Kalekantukan parte hartzeko, beraz, animatuta bazaude etorri igande honetan Bulebarrera 12.00etan", adierazi dute Leioako Udalerik, bere webgunearen bitartez. Argazkian, Taberna Ibiltaria taldea aurreko saio batean / © Taberna Ibiltaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun