Getxoko Udalak eta Bilboko Merkataritza Ganberak udalerriko saltokiei, ostalariei eta ostatu arloko establezimenduei gonbidapena bidali diete, enpresa-transmisio prozesu batean parte hartzeko interesa izan zezaketelakoan.
BERRIZ-Enpresa
BERRIZ-Enpresa ekimen aitzindaria da EAEn. Programaren helburua, transmisio-prozesu bati arretarik eman ezin dioten enpresak itxi behar izatea saihestea da, horiekin batera inguruan jarduera ekonomikoa eta kalitateko enplegu asko gal ez daitezen. Eusko Jaurlaritzaren eta eusko ganberen datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan txikizkako 26.000 saltokien eta turismo-enpresen %20-25a egon daitezke interesaturik transmisioa egitean. Nolanahi ere, programa jardueraz aldatu nahi duten guztientzat ere aktibatu da, arrazoiak edozein izanik ere.
Hasiera batean hiru eskualdetan abiaraziko da programa, hiru lurraldeetan bana, eta eremu berrietara zabalduko da datozen urteetan. Gaur egun, Bizkaiko Eskumaldean 6 enpresa ari dira lanean transmisio eranginkorra lortzeko; Tolosandean (Gipuzkoa) 11 dira eta Vitoria-Gateizen (Araba) 7, azaldu dutenez.